- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/onatiko-mendi-martxa
- X. Oñatiko mendi martxa
- 2025-09-13T07:00:00+02:00
- 2025-09-13T08:00:00+02:00
- Irailaren 13an izango da
X. Oñatiko mendi martxa
Kirola Mendi ibilbidea
- 2025-09-13T07:00:00+02:00 2025-09-13T07:00:00+02:00 - 2025-09-13T08:00:00+02:00 2025-09-13T08:00:00+02:00
- Foruen Enparantzan
- Webgunea ikusi
Kirola Mendi ibilbidea
Irailaren 13an izango da
Bi ibilbide izango dira: luzea (31 km. ) eta motza (23 km.).
Goizeko 7:00etan emango zaio hasiera Ibilbide luzeari eta 8:00etan laburrari.
Antolakuntzaren oharrak:
- DATA ETA LEKUA: Oñatiko X. mendi martxa irailaren 13an ospatuko da irteera ordua 7:00retan delarik ibilbide luzearentzat eta 8:00retan ibilbide laburrarentzat. Hasierako puntua Oñatiko plaza izango da bi ibilbideentzat.
- KONTROL PUNTUAK: Parte hartzaileak antolatzaileek jarritako ordutegi barruan igaro beharko dute kontrol puntuetatik. Jarritako ordutegiaren atzetik igarotzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
- IBILBIDEA: Aurten ere ibilbide aldaketa egongo da neurri handi batean Aizkorri-Aratz parke naturalean igaroz. Antolakuntzak edozein momentuan ibilbidea aldatzeko aukera izango du beti ere partehartzaileen segurtasuna lehenetsiz.
- SEINALAZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
- GOGORATU: Mendia garbi uzteko kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
- SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua egongo da. Antolatzaileek ez dute beregain hartuko gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik . Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
- KAMISETA: Soilik inskripzioa 2025/08/31 aurretik egindakoek izango dute ziurtatua.
- AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango helburu bakarra mendiaz eta gure inguruaz gozatzea delarik.